« G.E.S.S » – Gliss Eskola Surf School

30 min - Jende guziarentzat - Karrikako ikusgarria
GESS-cie-So.K--affiche-BD-OK

Gauregun, Euskal Herriko kostaldean, ingurumen desberdinetarik etorriak sei neofitok surfa egiten ikasi nahi dute. Andre haien monitoreak, surflari trebatu, aholku franko ematen dizkie. Haien eginahalei esker, irrigarri eta ustekabeko baleta sortuko da.

Koregrafoak :
Laetitia Cheverry / Julien Corbineau

Aurkezpen dosierra irakurri

Teaser

"HATSA"

60 min - Jende guziarentzat
spectacle photo Hatsa

Koregrafoak :
Julien Corbineau / Nathalie Verspecht / Laetitia Cheverry

Musika :
Jean-Victor Suzanne

Etxe handi baten ganer zabal batean, puxka zaharren artean, panpin itxurako pertsonaiak agertzen dira. Hats magiko bati esker, pixkanaka animatzen eta biziari lotzen dira. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak iruditzen bazaizkigu ere, arin eta emozionez beteta bilakatzen dira ikusgarrian zehar. Pertsonai bitxi horien ekoizpenean jarraitzeko, misterioz betetako musika bat entzun dezakegu. Dantza eta musikaren indar magikoaz berpizten da betirako bizigabe pentsatzen genuena. Hala da espazioan barna doan bizi hatsa, gure bizitzak gobernatzen dituzten oldar handi ziklikoen gainean eragina duen hori. Ikuslea giro guziz poetikoan sartarazirik, giza egoeraz gogoeta egitera gonbidatua da ere

" Topa.K - Dialogue "

30 min - Jende guziarentzat - Karrikako ikusgarria
visuel-affiche-topa.K

Koregrafoak :
Nathalie Verspecht / Julien Corbineau

Musika :
Jean-Victor Suzanne

Zer pasatzen da unibertso ezberdinetik etortzen diren bi izaki elkartzen direlarik ? Ez dute, ez hizkera bera, ez kode bera. Lehenik, beren artean sortzen den ez ulertze batek trabatzen ditu. Emeki-emeki, antzeko ezaugarriak agertuko dira. Horiei esker, biak hurbildu eta elkar ezagutuko dute. Horrela, benetako harreman bat sortuko da, konplizitatean eta bestearen arretan oinarritua.

Ikusgarria euskal dantza eta dantza klasikoa erakusteaz dibertitzen da eta ez malezia gutxirekin, tarteka, elkarren topaketekin jolasten baita. Koreografiak, hiru dantzari euskaldun eta hiru dantzari klasikorentzat idatziak izan dira. Publikotik ahal bezain hurbil interpretatuak dira, publikoa lehen lekuko izateko moduan. Dantzariak, bost musikariz lagunduak dira, hala nola, biolin, biolontxelo, zeharkako flauta, akordeoi eta perkusio jotzaileak izanik.