Scroll to Content

So.K konpania

2017 an, Hatsa ikusgarria idatzi duten hiru koregrafoek, So.K konpania sortzen dute. Euskal dantza et garaikidearen arteko estetika berri bat sortzen da, antzerkiaren jokotik hurbiltzen dena, interpretazioari leku garrantzitsu bat emanez.

Lehen ikusgarri hori idatzi eta gero, So.K konpaniak bide koregrafiko berri hau hurbiltetik esperimentatzen du.


Koregrafoak

  • Laetitia Cheverry


Tipidanik dantza klasikoa ikasten du eta gero dantza garaikidea. 2003an ikusgarri arteetako lizentzia kausitzen du. 2005ean Ekuadorean dantza garaikide Konpainia Nazionalean sartzen da. Gero Eszena Arteen Fakultatean irakasten du eta Cuencako U Konpainia preprofesionalean irakasle bilakatzen da. 2008an dantza garaikidean diploma eskuratu eta gero Maurice Ravel Kontserbatorioan sartzen da. 2016az geroztik “Zabala“ ikasbidea segitzen duten euskal dantzariekin ari da dantza garaikidea erakusten.

  • Julien Corbineau

Tipidanik euskal dantzan ari izan da, musika tresna ezbernikak ikasiz. Berantago bere formakuntza osatzen du dantza klasikoan, dantza garaikidean, antzerkian eta txotxongiloen erabileran. 2005etik goiti, artista batzuekin euskal dantzari buruzko egungo ikusmoldea eskaintzen duten ikusgarrien sortzeetan parte hartzen du. KSI taldearentzat, Izaki (2006), Gauzak Biltzen (2009) eta Neo Kotilun (2013) ikuskizunak sortzen ditu eta 2016an Dantza Sarean ari diren dantzarientzat Hatsa sortu du.

Fisika eta kimika erakasle agregazioduna izanik, euskal dantzarien formakuntzari interesatzen da, euskal dantzan oinarritu formakuntzari, dantza klasikoan, dantza garaikidean eta antzerkian bermatzen denari. 2014an IDBko pedagogia taldearen arduradun bilakatzen da eta orduz geroztik Maurice Ravel Kontserbatorioarekin elkarlanean ari izan da. “Dantza Sarean“ euskal dantza eskolen lehen sarea plantan emaiten parte hartzen du. 2016an IDB euskal dantza federazioko lehendakaria bilakatzen da.

2017an, Hatsa ikusgarriaren hiru koregrafoek So.K konpania sortzen dute elkar.

  • Nathalie Verspecht

Anverseko “Ecole Royale de danse” eskolako diploma badu eta dantza klasiko irakasle tituluduna da. 1994an Lausanneko lehiaketaren sari ohargarria eramaten du .

Fama handiko konpainia batzuetan dantzari bilakatzen da, horietarikan Flandriako Errege Baleta. 1998an Miarritzeko Malandain Baletean sartzen da. 2013 arte munduan gaindiko bira anitz talde honekin eginen du. Orduan Maurice Ravel Kontserbatorioan baita ere sektore pribatuan dantza klasikoa irakasten du.

2015az geroztik Basusarriko “Studio de Danse Côté Cour” estudioan dantzako klaseak emaiten ditu.